* Atal honetan azaltzen den prosezuaren lehen fasea dagoeneko bukatuta dago. Momentu honetan prosezua fase aurreratuago batean dago. Euskal Herriaren egoeraren nazio eztabaida: Eztabaidaren helburuak, metodoa eta epeak
Sar hitza
Nazio Eztabaida Gunea abian ezarri dugun euskal herritarrok, Euskal Herriak herri gisa jarduteko duen eskubidean oinarrituz, pasa den urriaren 11n Donostian buruturiko Sorrera Batzarrean Euskal Herriaren egoeraren Nazio Eztabaida antolatzeko konpromisoa hartu genuen.
Konpromiso honi erantzunez, eta proposamen berri honen oinarrizko abiapuntu gisa, herri eraikuntzan ari zareten herritar guztiei gure herriaren egoerari buruzko eztabaidan parte hartzeko eskaintza luzatu nahi dizuegu.
Izan ere, behin eta
berriro azpimarratzen ari garen moduan, Nazio Eztabaida Gunearen ezaugarri
nagusia, Euskal Herria aintzat hartuta, eztabaida dinamika partehartzailea eta
irekia sustatu eta eskaintzea da.
Euskal Herriak behar
dituen soluzio-bideen eztabaidan eskuhartze ahalik eta zabalena bilatzen
dugulako. Konponbideak guztion artean eraiki behar direla pentsatzen dugulako,
are eta gehiago, gure herriak bizi duen une garrantzitsu honetan.
Honela, idazki labur
honen bitartez, nazio egoeraren eztabaidaren helburuak gogoratu eta prozesua
aurrera eramateko proposatzen ditugun urratsak aurkeztu nahi dizkizuegu.
Hurrengoa: Euskal Herriaren egoeraren Nazio Eztabaidaren helburuak
|