Nazio Eztabaida Gunea
info@eztabaidagunea.org
|
euskara | espaņol | franįais | english |
* Atal honetan azaltzen den prosezuaren lehen fasea dagoeneko bukatuta dago. Momentu honetan prosezua fase aurreratuago batean dago. Euskal Herriaren egoeraren nazio eztabaida: Eztabaidaren helburuak, metodoa eta epeak
Metodologiari buruzko zehaztapenak
- Lehenengoz,
Euskal Herriaren erradiografia egiteko, Euskal Herriaren errealitatea lau atal edo ardatzetan banatu dugu:
nortzuk garen (Euskal Herritarrak); non eta nola bizi garen (Euskal Lurra eta
Jarduera Sozioekonomikoa); zeintzuk diren gure ezaugarriak (Kultur Nortasuna)
eta zein marko politikotan gauden kokatuta (Euskal Egitura Politikoak).
- Bigarrenez,
atal bakoitzari buruz txosten moduko bat aurkezten dizuegu. Aurkezten dizueguna ez da ponentzia bat, gaiari
buruz aurreratzen dizkizuegun zertzelada batzuk baizik, gaia zentratu eta
diagnostikoa burutzeko unean laguntza eskaintzeko asmoz eginak.
- Ondorioz, ekarpenen helburua ez da txostena
aldatzea izan behar, baizik eta oinarrizko txostenean planteaturiko gaien
inguruan, norberaren iritzia helaraztea.
- Zuen ekarpenak Atal zehatz baten ingurukoak zein lau atalei buruzkoak izan daitezke.
- Ekarpen
guztiak jaso eta laburbiltzeko metodologia
zehatza da, AMIA matrizea, hau da txosten bakoitzeko edukien inguruko Ahuleziak
(A), Mehatxuak (M), Indarrak (I) eta Aukerak (A) identifikatzearena alegia.
AMIA matrizeak lau leiho definiarazten dituen arren, guk bi leiho edo ataletan
sinplifikatzea erabaki dugu:
- Arazoen atala Hau da kontrako faktoreak identifikatuko dituen atala, Mehatxuak eta
Ahuleziak alegia
- Indarguneak atala Hau da aldeko faktoreak identifikatuko dituen atala, Aukerak, Indarrak
alegia.
- Hainbeste ekarpenen iritzi aberatsak jaso ahal izateko ezinbestekotzat jotzen dugu,
iritzi emaile guztiek, aportazioaren bukaeran sintesi lan bat egitea. Hau da,
beraien ekarpenaren bukaeran ideia nagusia, esaldi batean laburtzea alegia. Hau
da, ideia nagusiak, esaldiak, Arazoen edo Indarguneak ataletan kokatu. Ikus txosten bakoitzaren bukaeran
dagoen bi ataleko matrizea.
- Ekarpen Foroan jasotakoarekin, matrizean azaldutako ideia nagusienekin, Talde
Sustatzaileak Euskal Herriari buruzko diagnostikoa eginen du eta Osoko
Bilkurari aurkeztuko dio adostasunez onar dezan.
Aurrekoa: Euskal Herriaren egoeraren Nazio Eztabaidaren helburuak
Hurrengoa: Ekarpenak egiteko era ezberdinak
|
|
| A | A | A | O | O | L | I | | | | | | 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | | | | | | | KRONOLOGIA
|
1. FASEA DIAGNOSTIKOA
Sorrera batzarra
Talde sustatzailearen sorrera
Ekarpen Foroa I Azaroak 29
Osoko bilkura I
|
|
2. FASEA EKINTZAK ETA KONPROMISOAK
Ekarpen Foroa II
|
|