Nazio Eztabaida Gunea

info@eztabaidagunea.org
euskara | espaņol | franįais | english    Txuri Beltzez

* Atal honetan azaltzen den prosezuaren lehen fasea dagoeneko bukatuta dago. Momentu honetan prosezua fase aurreratuago batean dago.

Euskal Herriaren egoeraren nazio eztabaida:
Eztabaidaren helburuak, metodoa eta epeak

Euskal Herriaren Egoeraren Nazio Eztabaidaren helburuak.

Euskal Herriaren egoeraren nazio eztabaidaren helburua, Euskal Herriak nazio gisa bizirik irauteko ezinbestekoak diren soluzio bideak zeintzuk diren adostu, eta haiek gauzatzeko, premiazko neurriak finkatzeko abiapuntua ezartzea da.

Honela, gatazkan dagoen herriaren erradiografia egin, eta hortik abiatuz, herri eraikuntzan ari diren eragile guztien arteko bat egitea antolatu eta premiazko neurri eta proiektuen inguruan konpromiso kolektiboak lortu nahi dira.

Beste modu batera esanda, gaur egun Euskal Herriak bizi duen egoera aztertu ondoren, Euskal Herriaren eraikuntza eta berreraikuntzan aurrera egiteko aldi berri bat zabaltzea proposatzen dugu. Nork bere esparruan egiten duen lanarekin batera, gure herriaren etorkizunari buruzko konponbide eta egitasmoen inguruan elkarlana nagusitu dadin.

Lehen urratsa beraz, Euskal Herriaren diagnostiko integrala egitea izango da. Alegia, Euskal Herria herri egiten duten zutabeen diagnostikoa oinarri hartuta, gure herriaren biziraupena eta garapena bermatzeko, lehentasunak edo premiazko neurriak identifikatuko ditugu. Arloz arlo eta baita gatazka politikoaren konponbideari begira ere, noski.

Eta horretarako, Euskal Herriaren egoeraren konklusioak bildu eta aurrera begirako urrats eta konpromisoak zehazteko ardatza, proposatzen dugun eztabaidaren grabitate zentroa, nazioarteko antolamendu juridikoak onartutako eskubide-itunetan, hots, herri eta herritarren eskubideetan kokatzen dugu.

Aurrekoa: Sar hitza

Hurrengoa: Metodologiari buruzko zehaztapenak

< uztaila 2006 >
A A A O O L I
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31            

KRONOLOGIA

 
1. FASEA
DIAGNOSTIKOA
Sorrera batzarra
Talde sustatzailearen sorrera
Ekarpen Foroa I
Azaroak 29
Osoko bilkura I
·
2. FASEA
EKINTZAK ETA KONPROMISOAK
Ekarpen Foroa II
Programazioa: Zuhar Informatika Zerbitzuak | Diseinua: Tram Grafik | Hosting: IZT